Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bloch, Felix

Ipar Ameriketako fisikaria, jatorriz suitzarra (Zurich, 1905). Zurichen jaio zen eta Leipzigeko Unibertsitatean egin zituen ikasketak. 1934. urtean Stanfordeko Unibertsitatean sartu zen irakasle gisa. Blochek garrantzi handiko lanak egin ditu gai solidoen ezaugarri elektrikoen eta magnetikoen teoriari buruz. 1952. urtean fisikako Nobel saria irabazi zuen, Edward M. Purcell amerikar fisikariarekin batera, nukleoaren ezaugarri magnetikoak zehazteko metodo sinple baina zehatza aurkitu izanagatik. 1939. urtean neutroien ezaugarri magnetikoak zehazteko esperimentu bat asmatu zuen.