Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blest Gana, Alberto

Txileko eleberrigilea (Santiago, 1830 - Paris, 1920). Ingeniaria zen bizibidez, eta munta handiko kargu politiko eta diplomatikoak izan zituen. Eleberri erromantikoak eta ohiturazkoak idatzi zituen hasieran eta errealismora aldatu zen gero, Balzac-en eraginez. Haren lan nagusia, Durante la Reconquista (Errekonkista garaian, 1897), Hego Ameriketan idatzitako eleberri historiko eta errealista hoberenetakoa da.