Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blériot, Louis

Ingeniari, hegazkin egile eta gidari frantsesa (1872-1936). Bera izan zen aireplano batean Mantxako itsasartea lehen aldiz igaro zuen gizona; Calais-etik irten eta Dover-en lur hartu zuen 1909ko uztailaren 25ean. Hegazkinak egiten hasi zen lehen industri gizonetako bat izan zen Frantzian eta berak asmatu zuen Spad hegazkina, Lehen Mundu Gerran hain ospetsua izan zena.