Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blanqui, Louis Auguste

Sozialismoaren teorizatzaile eta iraultzaile frantsesa (Puget-Théniers, 1805 - Paris, 1881). Zuzenbide ikasketak egin zituen Parisen. 1827tik aurrera monarkiaren aurkako higikundeetan parte hartu zuen. Saint-Simon, Fournier eta, batez ere, Babeufen dotrinen jarraitzailea izan zen, eta 1831. urtetik aurrera ezkutuko elkarte ugari sortu zituen (errepublikarren aldekoak hasieran, sozialistak ondoren). 1831n kartzelan egon ondoren berriz ere atxilotu zuten 1839an. 1847an libre geratu zen eta langile mugimenduaren antolamendu lanetan murgildu zen. 1851n berriz ere preso hartu zuten Parisko Komunaren saioak porrot egin ondoren. 1877an amnistiatu zuten eta higikunde sozialistaren antolatze lanetan hasi zen berriz ere; Ni Dieu ni Maître (Ez Jainkorik ez Nagusirik) egunkaria sortu zuen. Komunismo utopikoa kritikatu zuen eta ekintza iraultzaileen alde egin zuen.  v  Jerôme Adolphe, haren anaia (Niza, 1798 - Paris, 1854), eskola liberaleko ekonomialaria izan zen.