Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Zuria IErrenazimentua Nafarroakoa

Nafarroako erregina (Olite, 1424 - Lescar, Biarno, 1464). Joan II.a Aragoikoaren eta Zuria I.a Nafarroakoaren alaba zen; Gaztelako errege Henrike IV.a Antzuarekin ezkondu zen 1440. urtean, baina 1453an hautsi zen ezkontza hura, ondorengorik utzi gabe. Zuria II.ak bere anaia Karlos Vianako Printzeari eutsi zion beti, eta agramondarren eta beaumontarren arteko gerran, azkenengo hauen aldera lerratu zen. 1461ean Karlos hil zelarik, pozoituta, koroa Zuria II.aren eskuetara igaro zen baina bere aitaren aginduz bahitu eta Orthez-ko gazteluan itxi zuten. Lescar Biarnoko herrian hil zen, pozoituta dirudienez.