Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blais, Marie-Claire

Poeta, eleberrigile eta antzerkigile quebectarra (Québec, 1939). Aipagarriak dira bere obran honako eleberriok: La belle bête (1959, Pizti ederra), Une saison dans la vie d’Emmanuel (1965, Bolada bat Emmanuelen bizitzan), Les manuscrits de Pauline Archange (1968, Pauline Archangeren eskuizkribuak) eta Visions d’Anna (1982, Annaren ikuskizunak). Poesian, Pays voilés (1963, Ezkutupeko lurraldeak), eta antzerkian Exécution (Exekuzioa, 1968), Fievre et autres textes dramatiques (1974, Sukarra eta beste testu dramatiko batzuk) ditu lan nagusiak.