Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bladé, Jean François

Historialari frantsesa (1827 - 1900). Erdi Aroko Akitaniari buruzko hainbat ikerketa egin zituen: Basse-Navarre et le Vicomté de Labourd (Nafarroa Beherea eta Lapurdiko bizkonderria), Défense des Etudes sur l’origine des Basques (Euskaldunen jatorriari buruzko ikerketen alde), Géographie historique de la Vasconie espagnole jusqu’à la fin de la domination romaine (Baskonia espainiarraren geografia historikoa erromatarren agintearen bukaera arte).