Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Black, Joseph

Eskoziar fisikari eta kimikaria (Bordele, 1728 - Edinburgo, 1799). Magnesioa aurkitu ondoren (1755), magnesio eta kaltzio karbonatoei buruzko ikerketak egin zituen eta atmosferan gas karbonikoa badela frogatu zuen. Horrez gainera, bero kopurua, tenperatura, bero espezifikoa, lurruntze beroa eta urtze beroa kontzeptuak zehaztu zituen eta kalorimetroa sortu zuen.