Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Blackett, Patrick Maynard

Fisikari ingelesa (Londres, 1897 - Londres, 1974). 1923an mota bateko atomo bat (nitrogenoa) beste mota bateko atomo (oxigenoa) bihurtu zuen lehenengo aldiz. Izpi kosmikoen ikertzaile izan zen, eta 1932an positroia badela eta fotoiaren «gauzatzea» frogatu zituen, Occhilianirekin batera.  v  Fisika Nobel saria jaso zuen 1948an.