Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bizet, Georges

Musikagile frantsesa (Paris, 1838 - Bougival, 1875). Parisko Kontserbatorioan Halévyrekin ikasketak egin ondoren, Erromako saria irabazi zuen (1857). Erromatik itzulitakoan musika lirikoa lantzea erabaki zuen. Lan anitz egin zituen, eta horien artean operak nabarmentzen dira: Les Pêcheurs de perles (Perla arrantzaleak, 1863); La Jolie Fille de Perth (Perth-en elaba ederra, 1866), Djamileh (1871) eta, batez ere, Carmen (1874), Frantziako opera nagusia dena. Gazterik eta miserian hil zen, bizi zen artean arrakasta handirik izan gabe. Beste lan aipagarri zenbait: Symphonie en ut (1855), gaztaroko konposizio xarmangarria; Jeux d’enfants (Haur jolasak, 1855), piano eta lau eskuz jotzeko 12 pieza, eta L’Arlesienne ospetsua (1872).