Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bizente Ferrer, santua

(Vicenç Ferrer) Valentziako domingotarra (Valentzia, 1355 - Vannes, 1419). Valentzian irakasle zela, Klemente VII.a Aita Santuaren alde jarri zen Sartaldeko zismaren garaian (1378-1417). Benedikto XIII.ak antipapak Avignona deitu zion eta bere aitor entzulea izan zen, baina haiengandik berezita, 1416an Gaztela, Aragoi eta Nafarroako erregeek antipapa honen obedientzia ukatuz sinaturiko agiri bat egin zuen. Bere bizitzaren azken garaietan Mediterraneoaren Sartaldeko herrietan ibili zen predikari.