Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bizente de Paul, santua

(Vincent de Paul) Apaiz frantsesa (Pouy, Akize ondoan, egun Saint-Vincent-de-Paul, 1576 - Paris, 1660). Umezurtz, preso eta eri zeudenei laguntzen eman zuen bere bizia. 1600. urtean apaiz egin zen. Itsas bidaia batean berberiarrek preso hartu eta Tunisian saldu zuten esklabo; halaxe egon zen bi urtez. Frantziara itzulita Karitateko Alabak edo Bizente de Paul kongregazioa sortu zuen. XVII. mendeko Errenazimentu katolikoaren ordezkari ospetsuenetakoa da. Bere sorterriak egun Saint-Vincent-de-Paul izena du.  v  Jaieguna, irailaren 27a.