Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Biot, Jean-Baptiste

Fisikari frantsesa (Paris, 1774 - Paris, 1862). Arago-rekin elkarlanean gasen dentsitatea zehaztasunez neurtu zuen (1806). Halaber, hotsaren lastertasuna solidoetan zein zen neurtzeari ekin zion, eta haren hedapenari buruzko teoria matematikoa eman zuen ezagutzera (1809). Polarizazio errotatorioa, argi monokromatikoaren kasuan, argi dardararen errotazioa zela egiaztatu zuen (1812) eta zenbait isurkariren ahalmen errotatorioa aurkitu zuen (1815). Savartekin batera korronte zuzenak sorturiko alor magnetikoa zehaztu eta haren legea formulatu zuen (1820). Grabitatearen balioak zehaztu zituen zenbait latitudetan; Aragorekin batean halaber, gasen errefrakzio maila neurtu zuen eta lenteen akromatismoa ikertu zuen.