Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

bioteknologia

iz. Sistema biologikoak gizadiaren onurarako baliatzen dituzten tekniken multzoa. Ongien ezagutzen den bioteknologiaren alderdia ingeniaritza genetikoa da, organismo bizi baten geneak aldatzean datzana. Bioteknologian sartzen dira halaber zelula hazkuntza (animalia edo landare gaiak laborategian haztea) eta antigorputz monoklonalak (proteina molekula espezializatuak). ■ Bioteknologiak aplikazio garrantzitsuak ditu medikuntzan, industrian eta beste alorretan. Hala adibidez, genetikoki aldaturiko mikrobioek gai mota asko fabrika ditzakete, horien artean giza proteinazko sendagaiak, animaliak hazteko hormonak eta gai kimiko industrialetarako lehengaiak. Alabaina, bioteknologiak kezka handiak sorrarazi ditu, bereziki ingeniaritza genetikoaren zenbait erabil moduren etikaren eta segurtasunaren gainekoak. Zenbait herrialde industrializatutan, gobernuko zenbait erakundek arautzen dituzte ikerketa bioteknologioak eta ikerketa horren produktuak.