Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Biosfera 2

Biol. Elkarbizitzari buruzko esperimentua, beira eta altzairuzko eraikuntza baten barruan, 1,27 hektareako eremu batean egina. Proiektua 1991n hasi zen, Oraclen (Arizona); proiektuko zortzi parte-hartzaileak 3.800 landare eta animalia motarekin batera bizi izan ziren bioma deituriko zazpi ekosistema desberdinetan. Konputagailu, telebista eta telefonoen bidez komunikatzen ziren kanpoko munduarekin. Proiektuak 150 milioi dolar balio izan zituen, eta horietako asko Texasko petrolio saltzaile aberats batek jarri zituen, Edward Perry Bassek, hain zuzen.