Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Binies, Joan

Eskultore nafarra (Tutera, XVI-XVII. mendeak). Pedro Martinez eskultorearekin eta Joan Lunbier margolariarekin egin zuen lan. Harenak dira, besteak beste, Elizondoko Kristo gurutziltzatua, Murchanteko Pasioko pasoa, Buñuelgo Santa Ana eta San Migelen irudiak, Iruñeko Kristo gurutziltzatua eta Jesus Haurtxoa, Ablitasko San Jose, Sartaguda eta Cintruenigoko erretaulak eta Tuterako ikastetxe-elizako santutegia.