Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bingham, Hiram

Estatu Batuetako esploratzaile eta arkeologoa (Honolulu, 1875 - Washington, 1950). Yalen egin zituen ikasketak eta bertako katedradun izatera iritsi zen. 1906ean Hego Ameriketarako bidaldia egin zuen. 1911ean, Yaleko unibertsitateak antolatu zuen bidaldi batean Machu Picchuko aztarrenak aurkitu zituen. Espainolek Buenos Aires eta Lima bitartean salerosketarako zuten bideari buruzko ikerketak ere egin zituen. Gobernadore izendatu zuten Connecticuten. Bere ikerketei buruzko lan nagusiak: Across South-America, Vitcos, the Lost Inca Capital, The Story of Machu Picchu and its Builders (bere lan nagusien bilduma), etab.