Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

biberrido

izond. Zool. Ugaztun haragijaleen familia bateko animaliez esaten da. Arinak eta txikiak dira, eta 0,2 eta 1 m bitartekoa izaten dute luzera; gorputza eta burua luzexkak dituzte, eta gorputz adarrak motzak. Biberrido batzuek kiratsa darien guruin bereziak dituzte buztan aldean. Familia honetakoak dira Viverra, Herpestes eta Genetta generoak. Europako hego-ekialdean, Asian eta Afrikan bizi dira.