Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bibal, François

Lapurtar margolaria (Donibane Lohizune, 1877 - Donibane Lohizune,1944). 1897. urtean artisten elkarte bat sortu zuen, beste hainbat kiderekin batera: (Regoyos, Zuloaga, Arrue Losada eta Rusiñol pintoreak). 1914. urtean Kubara jo zuen Lehen Mundu Gerra zela eta. 1937. urteko Parisko Nazioarteko Erakusketan urrezko domina jaso zuen. Aipagarriak dira, besteak beste, Ainhoako pilota lekua eta Sabino Izetari egindako Nire adiskide hoberenari koadroak.