Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berners-Lee, Tim

Britainiar informatikoa (Gales, 1955). Informatika eta multimedia sistemen bilakaera ikasi zituen. 1989an Ikerketa Nuklearren Europako Zentroak datu esperimentalen kudeaketa sistema bat lantzeko enkargua eman zion, berari eta Robert Cailliauri. Horrela sortu zen World Wide Web. Garapena osagai logiko normalizatuen esku, hala nola TCP/IP edo HTML dokumentuen balizaje sistemaren esku, jartzeko bidea eman zuen horrek. Gaur egun W3 Consortiumeko zuzendari da.