Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bernhardt, Sara

(Rosine, egiazko izenez) Antzezle frantsesa (Paris, 1844 - Paris, 1923). Comédie-Française-tik iragan ondoren (1862), arrakasta handia izan zuen Boulevarden. 1880tik aurrera bira handiak egin zituen munduan zehar. Bere antzokiaren jabe izan zen Parisen. Haren antzezpen lanek oraino itzali ez den ospea ekarri zioten.