Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bernaola y Urizar, Domingo

Bizkaitar itsasgizona (Bermeo, 1625 - Gernika, 1685). Donejakueren ordenako zalduna zen eta 44 urte eman zituen armadan. 1647. urtean Salernoko plaza frantsesengandik babestu zuten sei kapitainetako bat izan zen. Handik urtebetera Frantziaren mende zegoen Napoli hartu zuen. 1652an Bartzelona hartu zuen Austriako Joanen laguntzarekin.