Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Berisha, Sali

Politikari albaniarra (Tropoja, 1944). Albaniako Errepublikako lehendakaria izan zen 1992tik 1997 arte. Medikuntza ikasi zuen Tiranako Unibertsitatean. Lanaren Alderdiko kidea izan zen, eta 1990ean Alderdi Demokratikoa sortu zuen. Alderdi horren buru zela, Albaniako lehendakari hautatu zuten 1992an. Bigarren Mundu Gerraz geroztik, Berisha izan zen alderdi komunistakoa ez zen Albaniako lehen lehendakaria. 1997an, Estatuak babestutako zenbait inbertsio funtsek porrot egin zuten eta batere aurrezkirik gabe utzi zuten albaniar asko. Herritarrak gobernuaren aurka matxinatu ziren, eta istilu bortitzak izan ziren herrialde osoan. Berishak, herritarren eskakizunei men eginik, trantsizio gobernua osatu eta hauteskundeak aurreratu zituen. Albaniako Alderdi Sozialistak (lehengo alderdi komunista) irabazi zituen hauteskundeak, eta Berishak kargua utzi zuen.