Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benson, George

Estatubatuar musikagile eta gitarra-jotzailea (Pittsburgh, Pennsylvania, 1943). Estatu Batuetako jazzlaririk onenetako bat da, eta haren disko gehienek arrakasta handia izan dute. Jazz fusion estiloa landu du batez ere, maisutasun handiz. 1977an lau Grammy sari irabazi zituen Breezin’ diskoagatik. Oso abesti ospetsuak egin ditu, hala nola On Broadway (Weekend in L.A. diskoan), Give me the night (izen bereko diskoan) eta Lady love me (one more time). The Love Songs kanta bildumak arrakasta handia izan zuen (1983). Horiez gainera, hauek dira George Bensonen diskorik aipagarrienetako batzuk: Big Boss Band (1990), The Most Exciting New Guitarrist On The Jazz Scene (1994), California Dreamin’ (1996) eta Standig Together (1998). Stevie Wonder, Aretha Franklin, Keith Jarret eta beste musikagile ospetsu batzuen diskoetan ere parte hartu du.