Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Benton, Robert

Estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea (Waxahachie, Texas, 1932). Hasieran margolaria izan zen eta, hain zuzen ere, hastapen horiek berebiziko eragina izan zuten haren zinemagintzan: zinema pinturaren hedapena da Bentonentzat. Era askotako generoak landu ditu zuzendari zein gidoigile gisa: westerna (Bad Company, 1972), thillerra (Katuak hiltzailea ezagutu du, 1977), drama psikologikoa (Kramer Kramerren kontra, 1979), misterioa, komedia… Benton film horien guztien zuzendari eta gidoigilea da. Zuzendaririk onenarentzako Bi Oscar sari irabazi zituen Kramer Kramerren kontra filmagatik, zunzedari eta gidoigilerik onenarenak. Beste zuzendari batzuen gidoigile gisa, hauek dira Bentonen lan nagusiak: Bonnie and Clyde (1967), Oh, Calcutta! (1972), Superman (1978) eta Double Jeopardy (1999).