Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bens, Jacques

Frantses eleberrigilea (1931). Valentin eta La Plume et l´ange (Luma eta aingerua) izan zituen lehenengo lanak, Raymond Queneau-k eta Boris Vian-ek oso gustukoak izan zituztenak. 1961ean Sept Jours de liberté (Zazpi egun askatasunean) kontakizun bilduma osatu zuen. Lan horretan zazpi gazte dira protagonista, eta askatasunaz nola baliatu ez dakitela erakusten ditu egileak. La Trinité (1965, Hirutasuna) hartzen da Bens-en lan maisutzat. Adieu Sidonie (1969, Agur Sidonie) eleberri kulturala da, baina kulturak ez dio eragozpenik jartzen idazketa askatasunari. Liburua osatzen duten hamabi kapituluek hamabi liburu eta zodiakoko hamabi ikur dituzte oinarritzat: Vian eta haren Herbe rouge, I. kapitulua, Queno eta Le Chiendent II. kapitulua, Joyce eta Ulises III. kapitulua, etab. Rouge Grenade (1976, Granada gorria) lanean kontakizunaren trama ezkutaturik gelditzen da eleberriaren eraikuntzaren azpian: hirurogei kapitulu, hamabi egun (bost kapitulu eguneko) eta hiru gai. Poema liburuen artean aipagarriak ditu: Retour au pays (1968, Herrialdera itzulera) eta 41 Sonnets irrationnels (1965, 41 soneto irrazional). Saikera egile gisa idatzi zituen Queneau (1962), Boris Vian (1976), Marcel Pagnol (1994).