Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bennasar, Bartolomé

Historialari frantsesa (Nimes, 1929). Espainiako Historia Saileko katedraburua da Tolosa-Le Mirailgo Unibertsitatean. Marcel Bataillón, Pierre Villar eta Henri Lapeyre hispanista ospetsuen eskolakoa da. Haiek bezala, Espainiako Erdi Aroko eta Aro Modernoko historia ikertu du, Urrezko Mendea batez ere. Bere ikerlanetan, historialari gehienek bazterturiko informazio iturriak erabiltzen ditu (notarioen aktak, epaileen espedienteak, Inkisizioaren auzitegiko agiriak...), gizarteko talde guztiak aztertzen ditu eta gizakiaren jarduera guztiak hartzen ditu kontuan (pintura, gastronomia, poesia, demografia...). Bennasarrek idatziriko liburu ugarien artean, aipagarriak dira Espainiarrak: jokabideak eta pentsaera (1976), Espainiako Inkisizioa: botere politikoa eta gizarte kontrola (1979), Urrezko Mendeko Espainia (1982), Errenazimentuaren garaiko Europa (1988) eta 1492: mundu berri bat (1992).