Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bellocchio, Marco

Zinemagile italiarra (Piacenza, 1939). Familiaren, eliza katolikoaren eta armadaren kontrako satira zorrotzak egin ditu bere filmetan. Arlo horretan, aipatzekoak dira I pugni in tasca (1965), Aitaren izenean (1971) eta Garaipen Martxa (1976). La visione del Sabba (1988) eta beste film batzuek psikoanalisiaren eragin nabaria dute. Deabrua gorputzean filmak (1986) arrakasta handia izan zuen, sekuentzia erotiko batzuk zirela-eta. Zenbait zuzendari ezkertiarrek elkarlanean egindako film batzuetan ere parte hartu du.