Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bellini, Vincenzo

Italiako musikagilea (Catania, 1801 - Puteaux, 1835). Organo-jotzaile baten semea, Napolin egin zituen ikasketak Zingarellirekin. Melodia garbia eta lirismo aberatsa dira Belliniren musikaren dohain nagusiak. Egin zituen lan molde guztietarik operak dira ezagunenak: I Capuletti e Montecchi (1830); La Sonambula, Norma (1831); I Puritani (1835).