Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bellow, Saul

Estatu Batuetako eleberrigilea (Lachine, Québec, 1915 - Brookline, Massachusetts, 2005). Errusiako judu etorkinen familiakoa zen, eta eleberrietan Estatu Batuetako juduen arazoak ukitu zituen, bereziki. Lehen eleberrian (The Dangling Man, 1944) Kafkaren lanen antzeko giroa agertu zuen. Bellowri idazle gisa aldaketa handia ekarri zion The Adventures of Augie March (1953) eleberrian Chicagoko bere haurtzaroa kontatu zuen. Geroztik plazaratu zituen zenbait lan: Henderson, the Rain King (1959); Herzog (1964), haren eleberririk ezagunena; Mr. Sammler’s Planet (1970); Humboldt’s Gift (1975); To Jerusalem and Back (1976), bidaia egunkaria; The Dean’s December (1981).  v  Egilearen jardun eremua eguneroko bizitzaren alderdi bitxi eta ezohikoa da, eta zoriak hartaraturik beren alderdi iluna aztertzera behartuta dauden pertsonaiak aurkezten ditu. 1977an Literatura Nobel Saria eman zioten. Azkenaldiko lan nagusiak hauek ditu: Bellarosa konexioa (1991) eta Benetakoa (1997) eleberri laburrak, aurrekoak bezala gizatasunaren miseria begirada zorrotzez aztertzen dutenak.