Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bellay, Joachim du

Poeta frantsesa (Liré, Anjou, 1522 - Paris, 1560). Zuzenbidea ikasi zuen Poitiers-en eta 1547an Ronsard ezagutu zuen. Haren joera humanista bere eginik, Parisa aldatu zen eta Coqueret ikastegian sarturik (1547-1549) Jean Dorat helenistaren irakasle izan zen. 1549koa da haren Défense et Illustration de la langue française: bertan Ronsard buru zuen taldearen helburu poetikoak azaltzen ditu. Petrarka eredu harturik 1551ean hasiera eman zion L’Olive soneto sailari. 1550-1552an gaixotasun larri batek hartu zuen. Ondoko lau urteak (1553-1557) Erroman eman zituen Jean du Bellay osaba kardinalaren zerbitzuan. Honetan oinarriturik lau liburu argitaratu zituen 1558an: Les antiquités de Rome (1558); Regrets, autorearen libururik behinena; Divers Jeux rustiques eta Poemata, azken hau latinez. Azkenik, hil aurretik Le poète courtisan izeneko satira egin zuen.  v  Du Bellay, Ronsarden ondoren, La Pléiade taldeko poetarik garrantzitsuena da eta forma perfekzio beteena iritsi zuenetariko bat. Aldizka elegia eta satira maisutasun handiz erabiltzen badaki, duen xarma hunkigarriari esker lirismo erromantikoa iragartzen duelarik.