Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bell, Susan Jocelyn

Astronomo britainiarra (Belfast, 1943). 1967an, ezohiko erregulartasuna zuen irrati seinale bat atzeman zuen Hewishekin batera, 3,7 metroko uhin luzera zuen irratiteleskopio bat erabiliz. Irrati seinale hori gizakiek igortzen ez zutela frogatu zuten, eta unibertsoko leku ezkuturen bateko izaki adimendunen batek sortzen zuela uste izan zuten. Azkenean konturatu ziren oso errotazio azkarra zuen neutroizko izar bat zela seinale horren jatorria.