Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

belaiki

iz. Bot. Solanazeoen familiako landare pozoitsua (Atropa belladona). Kanpai gisako lore gorriak ditu. Zilindro itxurako sustraia izaten du, lodi-laburra. Fruitua beltza du, gerezi baten tamainakoa. Maiatzetik aurrera ematen ditu loreak. Zenbait alkaloide ditu barruan: hioszimina, atropina, apotropina, eskopolamina, etab. Belaiki sustraietatik ateratzen diren gaiek hostoetatik ateratzen direnek baino indar handiagoa dute. Medikuntzan erabiltzen dira alkaloide horiek guztiak, baina gaur egun gehiago erabiltzen dira atropina eta horren gisako beste zenbait alkaloide natural. Piriniotan, Pirinioaurrean, Europa Mendietan eta Galizia inguruan hazten da.