Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

belaki

iz. Higitzen ez den itsasoko animalia, arrokei atxikirik bizi dena. || Animalia horren hezurtza, harroa eta malgua, garbiketan erabiltzen dena; edozein gaiz egindako kideko gauzakia. v Zelula anitzeko animalietan zaharrena da. Egitura nahiko ezberdinak izan ditzake. Hosto edo abaniko itxura dute batzuek, zaku itxura beste batzuek. Dagoen lekuan nolako ur mugimendua dagoen eta zein oinarri duen, halako itxura hartzen du. Poroz beteta dute gorputza eta hortik datorkie porifero izena. Zilio batzuek mugituz barneratzen ditu ura eta gainerako elikagaiak, eta gainaldean duen zulo handiago batetik karbono dioxidoa eta beste zenbait hondakin kanporatzen ditu behar duena xurgatu eta gero. Gai ezberdinak osatzen du mota batekoan eta bestekoan belakien zelula arteko mintza. Mintz horien arabera hiru sailetan bana daitezke: demobelakiak edo bainuko belakiak, esponjinazko mintza dutenak; hialobelakiak, silizezko mintza dutenak, eta kaltzibelakiak, kaltziozko mintza dutenak. Kuba, Mexiko, Grezia eta Tunisiako itsasertzetan aurkitzen dira belaki koloniarik handienak, baina Euskal Herrian Donostia inguruan ere topa daitezke.