Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beijerinck, Martinus Willem

Holandako zientzialaria (Amsterdam, 1851 - Amsterdam, 1931). Tabakoaren eritasuna zerk sortzen duen bilatzen eman zituen urte asko, eta eritasun hori ez zela bakterio batek sortua baieztatu zuen. Polioa, barizela, gripea, eta beste zenbait eritasunen eragileak aurkitu zituen tabakoarena aurkitu ondoren.