Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Behring, Emil Adolph von

Alemaniar bakteriologoa (Hansdorf, Ekialdeko Prusia, 1854 - Maburgo, Alemania, 1917). Medikuntza eta fisiologiako Nobel saria eskuratu zuen 1901ean, seroterapiaren alorrean eginiko lanei esker, eta batez ere, bere aurkikuntzak difteriaren kontrako borrokan erabili ahal izan zirelako.