Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Behzad, Kamal al-Din

Persiako margolaria (XV-XVI. mendeak). Persiako miniaturen maisu handia izan zen. Haren bizitzari buruzko berri asko ez dagoen arren jakina da Persiako gorteko eta safawien gorteko pintorea izan zela. Pinturaren konposizioan duen maisutasuna eta koloreen ezagutza sakona dira Behzaden lanaren ezaugarri nagusiak. Zaila da jakitea zein bilakaera izan zuen Behzaden lanak, ez baita ezagutzen zeintzuk diren gaztetan eginiko lanak eta zeintzuk beranduago eginikoak. Pertsonaia ugari agertzen da beti bere koadroetan, errealismo handiko pertsonaiak, gorteko eta eguneroko bizitza irudikatzen duten eszenetan. Persiako miniaturen eskolaren sortzailea eta bultzatzaile nagusia izan zen.