Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Beckett, Samuel

Irlandar idazlea (Dublin, 1906 - Paris, 1989). Trinity Collegen ikasi zuen eta James Joyceren idazkaria izan zen. 1938tik aurrera Frantzian hartu zuen bizitokia. Bere lana oso ugaria da eta Kafkaren eta Joyceren eragin nabarmena du. 1947ra arte ingelesez idatzi zuen, baina handik aurrera frantsesez idatzi zituen lan guztiak. Poesiaren alorrean nabarmentzekoak dira: Whoroscope (1930) eta Echo’s bones (1935). Idazle honen gai nagusia den gizonaren zentzugabetasuna bere eleberrietan ageri da: Murphy (1938), Molloy (1951), Malone meurt (1951), Comment c’est (1961). Ipuinak ere idatzi zituen: More pricks than kics (1934) eta Textes pour rien (1955). Lehen antzerkia 1952an idatzi zuen eta hurrengo urtean jokatu zen: En attendant Godot. Lan honek itxaropena eta salbazio saio guztien hutsaltasuna du gaia; bide bertsutik abiatu ziren haren antzerki lan guztiak. Horietako batzuk: Fin de partie (1957), La dernière bande (1958), Oh! les beaux jours (1961). Haren testu laburretan hainbat berrikuntza agertzen dira, era horretara, idazketa landuagokoak dira: Sans (1969), Premier amour (1970), Company (1980). 1969an Literatura Nobel saria jaso zuen.