Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Battiato, Franco

Kantugile eta abeslari italiarra (Catania, Sizilia, 1946). Abeslari ospetsuentzako kantak egin zituen hasieran, baina gero bere diskoak grabatzen hasi zen eta Italia ordezkatu zuen Eurovision Kantu Lehiaketan. Battiatoren lehen diskoak oso espresionistak ziren: Festus, Pollution eta Bla-bla. Gero musika sofistikatuagoa eta esperimentalagoa egin zuen: Sulle corde di arias eta Mademoiselle La Gladiator. 1970eko hamarraldian arrakasta handiko diskoak plazaratu zituen: L’era del Cinghiale Bianco, Patriots, La voce del padrone eta L’Arca di Noe. Musika elektronikoko diskoak ere grabatu ditu, hala nola Clik (1974). Rocka eta musika klasikoa nahasten dituzten opera batzuk egin ditu: Genesi (1987) eta Gilgamesh (lehenaren jarraipena). Hala ere, pop musika egiten jarraitu zuen. 1995ean Il cavaliere dall’intelletto diskoa argitaratu zuen, Manlio Sgalambró filosofoaren letrekin.