Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

batolito

iz. Geol. Harkaitz halokristalinoz, granitoz bereziki, osatutako masa. Badirudi magmari esker sortzen dela masa handi hori, magmak indarra gora eginda lur geruzak hausten edo tolesten dituenean, edo geruza horietako pitzadurak betetzen dituenean. Handiena Kanadan dago eta 2.400 km-ko luzera eta 160 km-ko zabalera du. Batilito izenaz ere ezagutzen da.