Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barbieri, Francisco Asejo

Espainiar musikalaria (Madril, 1823 - Madril, 1894). XIX. mendeko musikalaririk ezagunenetakoa izan zen. Zarzuela idazle izan zen aldetik da ezaguna, baina musikaren ikerketa lanek ere garrantzi handia dute. Aipatzekoa da, alde honetatik, Cancionero musical español de los siglos XV y XVI. Zarzuelen artean aipagarri da El barberillo de Lavapiés.