Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Barbizet, Pierre

Frantses piano-jotzailea (Arica, Txile, 1922). Parisko Kontserbatorioan ikasi zuen. 1948an, piano ikasketak amaitu eta lau urte geroago, Scheveningeko Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen, Herbehereetan. 1949an sari bat irabazi zuen Marguerite Long-Jacques Thibaud Lehiaketan. Piano-jotzaile gisa, musikagile asko eta deberdinen obrak interpretatu ditu, Emmanuel Chabrierren pianorako lanak bereziki; Barbizetek ezagutarazi du Chabrier, haren lan guztiak jo eta grabatu baititu. Gainerakoan, Beethovenen Biolin eta Pianorako Sonatak interpretatu eta grabatu ditu, besteak beste, Christian Ferras biolin-jotzailearekin batera.