Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bandaranaike, Solomon Dias

Sri Lankako politikaria (Colombo, 1899 - Colombo, 1959). Oxforden egin zituen ikasketak. Zuzenbide ikasketak egin ondoren Sri Lankara itzuli zen, britainiarren eraginaren kontra azaldu eta bertako jatorrizko kulturaren, hizkuntzaren eta ohituren alde egin zuen. Budista egin zen. Zeilango Nazio Kongresuko idazkari izan zen, baina kargua utzi eta beste erakunde bat sortu zuen, Sinhala Maha Sabha izenekoa. 1952ko hauteskundeetarako talde berri bat sortu zuen, Sri Lanka izenekoa. 1956an garaipena lortu zuen, ezkerreko koalizio baten barruan. Agintean egon zen aldian arazo bat baino gehiago izan zuen Sri Lankak, eta herriaren konfidantza galdu zuen. Hil egin zuten 1959an.