Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Bandaranaike, Sirimavo

Sri Lankako politikaria (Rapnapura, 1916 - Colombo, 2000). Bere senarra, Solomon Bandaranaike hil ondoren, haren lekua hartu zuen Sri Lanka alderdiaren lehendakaritzan, eta hilabete batzuetara orduko Zeilango Lehen Ministro karguan (1960-1965). 1970eko maiatzeko hauteskundeetan irabazi ondoren, kargua berreskuratu zuen. Zeilan Sri Lankako errepublika bilakatu zenean berak jarraitu zuen Lehen Ministro karguan. 1977ko uztaileko hauteskundeak galdu ondoren kargua utzi egin behar izan zuen.