Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baltikoa, Itsasoa

Ipar Europako itsasoa, Suedia, Finlandia, Errusia, Estonia, Letonia, Lituania, Polonia, Alemania eta Danimarka artean. Bi golko nagusi ageri dira itsaso honetan: Bothniako Golkoa iparraldean eta Finlandiako Golkoa ekialdean. Hego-mendebalean, itsasarte txiki batzuek (Øresund, Belt Handia eta Belt Txikia) lotzen dute Kattegat Suediaren eta Jutlandiaren arteko ubidearekin.