Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Baltrusaitis, Jurgis Kazimirovich

Lituaniako olerkaria (Kaunas, 1873 - Paris, 1944). Joera sinbolistari lotu zitzaion hasieratik eta bere garaiko aldizkaririk ospetsuenetan parte hartu zuen. Lurreko eskalera (1911), eta Mendirako xidorra (1912) dira bere lan ezagunenak, baina ukiturik lirikoena eta malenkoniatsuena hilda gero argitaratu ziren Lirioa eta heriotza (1948) eta Zuhaitza surtan (1968) olerki liburuetan nabari zaio. Lituaniako joera sinbolistaren buruetako bat izan zen.