Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balthus

(Jaiotza izena, Balthasar Klossowski de Rola). Frantses pintorea (Paris, 1908 - Rossinière, 2001). Pintoreak zituen gurasoak eta gazterik ekin zion pintatzeari, Rainer M. Rilke poetaren laguntzarekin. Errealista zen, eta hainbat erretratu eta hiriko paisaia (Kalea, 1933) margotu zituen. Garai hartan surrealistekin harremanak izan zituen, eta Giacometti-ren lagun egin zen. Barnealdeko pinturak ere egin, gazteen irudiak erabiliz, batzuetan erotikoak: Gitarra ikasten; Thérèse ametsetan; Egun ederrak; Gela turkiarra. Balthusek Gustave Courbert-en errealismoa aldarrikatzen zuen, baina Italiako quatrocenttoaren formak erabiltzen zituen gehiago, batez ere Piero della Francesca-renak. 1970az geroztik, olio pintura baino nahiago izan zuen mihise gaineko tenpera, bere kolore sorta neurritsu eta dotoreari hobeto zihoakiolako. 1961-76 bitartean Erromako Villa Medici-aren zuzendari izan zen. Dekoratu eta jantzi lanak ere egin ditu zenbait antzerki lanetan: Barrault-ek 1948an zuzendu zuen A. Camus-en L’état de siège (Setio egoera) antzerkian, esaterako.