Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Balakirev, Mili Alekseievitx

Musikagile errusiarra (Nijni Novgorod, 1837 - San Petersburgo, 1910). Errusiako Eskola Nazionalaren bultzatzaileetako bat izan zen; 1862. urtean Musika Eskola Librea sortu zuen, eta 1867an Errusiar Inperioko Musika Elkarteko zuzendari egin zuten. Glinkaren lanak argitara eman zituen. Lan nagusiak: Thamar poema sinfonikoa, Islamey piano fantasia, eta herri kantak jasotzen dituzten bi bilduma. Balakirevek Errusiako musikaren Errenazimentuan guztiz paper garrantzitsua izan zuen, Bosten Taldea delakoaren bultzatzaile eta gidari izan baitzen.