Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Badinter, Robert

Frantses abokatu eta politikaria (Paris, 1928). Justizia ministro izan zen 1981etik 1986ra, eta zigor legedia aldatzeko hainbat lege bultzatu zituen; heriotza zigorraren deusestatzea, besteak beste. Kontseilu Konstituzionaleko presidente izan zen 1986tik 1995era. Condorceteko markesari buruzko liburu bat argitaratu zuen (1988) bere emaztearekin (Elisabeth Badinter) batera.