Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Badoglio, Pietro

Militar eta politikari italiarra (Grazzano Monferrato, 1871 - Grazzano Monferrato, 1956). Estatu Nagusiko buruzagia (1919-1921; 1925-1928) eta Libiako gobernaria (1928-1933), italiar gudarosteen jeneral nagusi izan zen Etiopiako gerran (1935-1936), eta herri hartako errege-orde izendatu zuten. Bigarren Mundu Gerran Mussoliniren aurka agertu zen eta, hura hil ondoan, gobernu buru izendatu zutelarik, aliatuekin negoziatu eta Alemaniari gerra aldarrikatu zion. 1944an utzi zuen politika.